Euskal Herriko Q-Epea sareak Irungo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuari puntuazio gorena eman berri dio, Zerbitzuen Karta goitik behera ikertu ondoren.

Gaur goizean bulegoko zein udaleko ordezkariek jaso dute saria HAZ bulegoan.
Q-Epea sareak Irungo Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuari (HAZ) puntuazio gorena eman berri dio, bulegoko Zerbitzuen Karta espresuki ikertu ondoren. Kartak bulegoak hiritarrekin hitzartutako konpromisoak jasotzen ditu.
Jasotako saria, kalitatezko zerbitzua eskaintzen duten arreta zerbitzuei ematen zaie. Joan den astean Gasteizen jaso, eta gaur goizean, bulegoko langile guztiek argazkia atera dute sariarekin.
Q-Epea sarea zerbitzu publikoen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko elkartea da. Irungo Udaleko webgunean dagoeneko Zerbitzuen Karta osoa eskuragarri dago, baita eman dioten balorazioaren informazio guztia.