Europako estreinaldia izan da, Hondarribiko eta Irungo aurre-estreinaldien ondoren. Aurretik, Armenia, Kazakhstan, India, Kolonbia eta Zeelanda Berrian erakutsi zuten 'aMari'.
Gregorio Azkona hondarribiarraren
aMari fikziozko dokumentala Granadan estreinatu zuten joan den ostiralean,
Cinemistica jaialdiaren laugarren ekitaldian. Zine mistikoa soilik lantzen duen munduko jaialdi bakarra da, eta Espainiako Estatuko lau hirietan (Granada, Malaga, Kordoba eta Madril) eta Peruko Iquitos herrian egiten ari dira aldi berean, azaroaren 2an hasi eta abenduaren 2an bukatuta. Azkonaren filma Granadan proiektatu zuten, Corrala de Santiago eraikin historiko paregabean.
Europako estreinaldia izan zen Granadakoa, Hondarribiko Itsas Etxeko (
irakurri orduko albistea) eta Irungo Amaiako aurre-estreinaldien ondoren. Aurretik, Armeniako Golden Urartu Film Festival jaialdian proiektatu zuten lehen aldiz, iazko urrian. Gerora, Kazakhstan, India, Kolonbia eta Zeelanda Berrian erakutsi zuten hondarribiarraren lana.
Europan
aMari estreinatzea dezente kostatu zaio Azkonari, eta horregatik, Cinemistica jaialdirako aukeratu izanak poz handia eragin diola aitortu dio HITZAri. “Geroz eta zailagoa ikusten nuen Europako estreinaldia, baina azkenean iritsi da, eta jaialdi berezi eta ezin aproposagoan aukeratu dute filma”. Abenduaren 2an emango dute sarituen berri, “eta beti ere badago esperantza bat —erantsi du zuzendariak—, baina aukeraketa bera sari modura jaso dut”.
Besteak beste, Jaizkibelen, Iratin eta Ordesan errodatu zuen Azkonak