Joan den igandean, Txingudi Ikastola inguruan, Irun Hiria Krosa egin zuten. Kategoria ezberdinetan, guztira, 840 lasterkari lehiatu ziren.
Iazko krosean baino lasterkari gehiagok hartu zuten parte igandean.
Joan den igandean, hilak 19, Txingudi Ikastola inguruan, XLIX. Irun Hiria Krosa egin zuten. Kategoria ezberdinetan, guztira, 840 lasterkari lehiatu ziren.
Gizonezkoen kategoria absolutuan, Kamel Ziani Huasisi (26′ 26”) izan zen lehena. Bigarren Mostapha Charki eta hirugarren Gonzale Fuentes geratu ziren. Emakumezkoen kategoria absolutuan berriz, Sian May Robertsonek (20′ 46”) irabazi zuen. Atzetik, Marina Gonzalez eta Izaskun Beaunza iritsi ziren. Bidasoa Atletiko Taldeko Ane Zabala laugarren eta Jose Gomez de Arribas bosgarren postuak eskuratu zituzten. Kategoria guztien emaitzak,
B.A.T.-eko web gunean eskuragarri daude.
Periko Sanromani omenaldia egin zioten.
Lasterketen ondoren, Periko Sanromani omenaldia egin zioten, 600 metro korrika zeharkatuz. Gainera, Igor Hernandezen hamaikagarren memoriala egin zuten.