Azken egunetako tenperatura baxuak direla eta, Irungo Udalak, Irungo Gurutze Gorriarekin elkarlanean, hotzaren kontrako larrialdiko ostatua irekiko du.
Iazko hamakak aurtengo oheengatik aldatu dituzte.
Azken egunetako tenperatura baxuak direla eta, eta espresuki neguari begira, Irungo Udalak, Irungo Gurutze Gorriarekin elkarlanean, hotzaren protokoloaren barruan, hotzaren kontrako larrialdiko ostatua irekiko du. Irunen etxerik gabe bizi direnentzat bideratutako ostatua da, inork gauean hotzik pasa ez dezan. Bertan, edari beroa, janaria eta lo egiteko ohea eskaintzen zaie. Ospitale Zaharrean dago ostatua.
Aurtengo ostatuaren zerbitzua indartu egin dute. Aurreko urteetako hamakak kendu eta oheak ipini dituzte. Bestalde, zortzi gradutik jaisten denean aktibatuko dute zerbitzua, eta 21:00etatik 9:00etara zabalduko dituzte ateak. Interesdunek
Irungo Udaleko webgunean, HAZ bulegoan edota 010 edo 092 telefono zenbakian informazio guztia eskuragarri dute.