Larunbatean Ademgi elkartearen aldeko bazkaria egin zuten Klink elkartean eta beste 3.000 euro bildu zituzten.
Sport Mundiko ordezkariak larunbatean Klink elkartean, Ademgiri txekea ematen
15.534 euro, hori da azaroaren 1ean IV. Beñat Elzo Mendi Lasterketaren egunean
Ademgi Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat Hondarribian bildu zen dirua;
iazko elkartasun marka mila euroan gainditu da aurten. Gainera, Klink elkarteak antolatuta, Ademgiren aldeko bazkaria egin zuten larunbatean eta beste 3.000 euro jaso ziren bertan. Orotara, 18.534 euro jaso ditu esklerosi anizkoitza gaixoak eta haien senideak biltzen dituen elkarteak.
Ikusi IV. Beñat Elzo solidarioko argazki galeria