Gertuko 3R3D, Bordeline Faktoria, Hiritik At, la Kilombera, Mari Matraka, Nymphalur eta Wood & Nika elkarteek hartu dute parte.
Gertuko zazpi enpresa zein elkartek hartu dute parte bosgarren edizioan.
Gaur, hilak 17, Irungo Udalak antolatutako Industria sortzaileen topaketa egin dute. Bosgarren edizioan, inguruko zazpi enpresa zein elkarte gerturatu dira Irun Factory-ra, euren arrakasta esperientziak elkarbanatzeko.
Bertan, enpresa edota elkarte bakoitzak orain arte landutako proiektuak aurkeztu ditu, ondoren, denen artean eztabaidatzeko. Aurten parte hartu duten zazpi enpresa edo elkarteak ondorengoak dira: 3R3D, Bordeline Faktoria, Hiritik At, la Kilombera, Mari Matraka, Nymphalur eta Wood & Nika. 12:15ean, Gastroideas aholkularitzak ‘Sormen, abangoardia eta nazioarteko gastronomia joerak’ tailerra eskaini du. Topaketa 14:00ak arte luzatu da.