'Autodefentsa feminista ez da delitua!' lelopean, kazerolada feminista batengatik kondenaturik izan ziren 17 lagunen isunak ordaintzeko bideratuko dute irabazitakoa.
11 eraso 17 lapiko aldarrikapenarekin ekingo diote asteburuari Lakaxitan.
Irungo Lakaxita Gaztetxeak ekitaldi mordoa antolatu ditu hurrengo astebururako. ‘Autodefentsa feminista ez da delitua!’ lelopean, kazerolada feminista batengatik kondenaturik izan ziren 17 lagunen isunak ordaintzeko bideratuko dute elkartasun jardunaldietan ateratakoa.
Datorren ostiralerako, hilak 24, autokudeatutako ginekologia tailerra antolatu dute 16:00etan. Oraindik izena eman daiteke,
helbide honetara idatziz. Ondoren, 20:30ean, bertso-sex afari berezia prestatu dute, Aitor Errazkin, Manu Goiogana eta Izarne Zelaia bertsolariekin. Txartelak Hazian eta Lakaxitan bertan daude salgai, 12 euroren truke. Larunbaterako berriz [hilak 25], Inbordasound eta Zarata taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxe bertan, 21:00etatik aurrera. Igandean ere badu zer eskaini Lakaxitak. 18:30ean, ‘Gattaca’ filmaren proiekzioa egingo dute, Artale Usotxoaken eskutik.
Hurrengo asteburuko jardunaldiez gain, ekimen iraunkorrak burutzen ari dira azken asteetan. Hurrengo egun eta asteetan ere, besteak beste, Stop Kaleratzeaken bilerak (bi asteartetik behin, 18:30ean), Laboreren produktuen salmenta (ostiral eta larunbatetan) edota Kooperatiben Hazitegian (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00ak bitarte) parte hartzeko aukera izango dute interesdunek.