Abenduaren 1 eta 2an burutuko dituzte bi saioak. Hilaren 27ra bitarte izen emateko aukera zabalik dago.
Ikastaroak abenduaren 1 eta 2an izango dira.
Abenduaren 1 eta 2rako, Irungo Udalak, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du beste behin. Indarkeria matxistaren aurka fisikoki zein psikologikoki nola erantzun erakutsiko diete emakume irundarrei Palmera Montero Gunean. Ikastaroa, Emagin elkarteko kideek bideratuko dute.
Abenduaren 1eko ikastaroa 16:00etatik 20:00etara izango da; 2koa berriz, 10:00etatik 14:00etara. Izen emateak hilaren 27ra bitarte egin daitezke. Kurtsoak 8,25 euroko kostua izango du.