Datorren igandean, berrogeita bederatzigarren aldiz, Irun Hiria Krosa egingo dute Txingudi Ikastola inguruan. Iaz, 803 lagunek hartu zuten parte.
2016ko krosaren irudia.
Datorren igandean, hilak 19, Irun Hiria Krosak Txingudi ingurua zeharkatuko du. Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, berrogeita bederatzigarrenez egingo dute lasterketa. Gainera, Igor Hernandezen oroimenezko hamaikagarren krosa da aurtengoa.
Txingudi Ikastola inguruan burutuko dute lasterketa. 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da jardunaldia. Bitartean, kategoria ezberdinetako lasterkariak lehiatuko dira, distantzia ezberdinetako zirkuituetan. Zortzi urte gorako irundarrek aukera izango dute parte hartzeko. Horrez gain, aurten, Haurtzaro Ikastolako Periko Sanromari omenaldia egingo diote, 11:55an, 600 metroko buelta bat emanez. Izen emateak eta informazio guztia,
lasterketak edota
BATeko web gunean.
Joan den urtean 803 lasterkarik hartu zuten parte Irungo Hiria Krosean. Aurten ere jendetza espero dute antolakuntzatik, eta eguraldia alde izango dutela aurreikusi dute.