Irungo elkarteei diru laguntzak eskatzerako orduan aholkularitza zerbitzua eskaintzeko asmoarekin, doako tailerrak antolatu dituzte hilaren 21, 23 eta 30erako.
Palmera Monteron egingo dituzte hiru tailerrak, 2. aretoan zehazki.
Irungo Udalak, eremu sozialeko hiriko elkarteei diru laguntzak eskatzerako orduan aholkularitza zerbitzua eskaintzeko helburuarekin, doako tailer berezia antolatu du. Tailerrak hilaren 21, 23 eta 30ean burutuko dituzte, Palmera Montero Gunean.
Diru laguntzak eskatzeko tramite guztiak nola burutu azaltzeaz gain, laguntza eskatzeko elkarteak justifikatu beharrekoa esplikatuko diete. Tailerrak 17:00etatik 20:00etara bitarte jorratuko dituzte. Dagoeneko izen emateko aukera dago hilaren 19ra arte,
Irungo Udaleko web gunean edota 010 telefono zenbakian. Zalantzak izanez gero, 943 50 53 67 telefono zenbakia eta
helbide honetan informazio guztia eskura jarri dute.