Epaitegiak birkalifikatzearen kontrako errekurtsoa tramitera onartu eta gero, EH Bilduk Zaldunbordari lotutako jarduerak eteteko eskatu dio gobernuari.
Zaldunbordaren aurka maiatzean eginiko elkarretaratze jendetsua
Hondarribiko EH Bilduk Zaldunbordaren kontrako mugimendua saretzea beharrezkoa dela adierazi du, EAEko Auzitegi Nagusiak birkalifikatzearen kontra Dendartean merkatarien elkarteak jarritako
errekurtsoa tramitera onartu eta gero.
Karlos Gebara
Manza koalizioaren bozeramaileak adierazi duenez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren
bozketan adierazitako zalantzak ondo oinarrituta zeudela adierazten du auzitegiaren erabakiak: “Pleno hartan, birkalifikatzearen prozedurak sortutako zalantzak nabarmentzeko EH Bilduko zinegotziok bozketa nominala egitea proposatu genuen, hartutako erabakiaren gainean norbanako erantzukizunei garrantzia eman nahian. EAJren kontrako botoekin ez zen gure proposamena onartu”.
Orain, errekurtsoa tramitera onartuta, ebazpen judiziala izan arte proiektua gelditzea eskatu dio Gebarak udal gobernuari, “Zaldunbordako proiektua garatzeari lotuta egon daitekeen jarduera oro eten dezatela”.
Era berean, herritarrei deia luzatu die EH Bilduko ordezkariak, Zaldunbordaren kontrako sarea ehuntzeko, “aktibazioa eta elkarlana direlako tresna eraginkorrenak herriaren ongizatearen kontra zuzen zuzenean doan proiektu honen aurka”.