Euskarazko produktuen katalogoa aurkeztu du Irungo Udalak
Internet bidezko katalogoa 6.000 sarrerarekin osatuta dago. Papereko edizioa ere egin dute, 125.000 ale banatuko dituzte Euskal Herrian.
Irungo Udaleko Euskara arloak, Euskal Herriko beste 140 udalekin elkarlanean, Euskarazko Produktuen Katalogo berria prest dagoela jakinarazi du. Katalogo horren hemeretzigarren berrialdia da. Katalogoaren helburua da euskarazko liburu, musika edo jostailu eta jokoak erosi eta oparitu ahal izateko erraztasunak ematea. Paperean eta Interneten (osoagoa da) eskura daiteke katalogoa. Bi atal nagusitan daude banatuta horiek, bat 0-12 adin tartekoena, bestea 12-16 adin tartekoena. Sailkapen horrez gain, Interneteko atalean edozein erako bilaketak egin ditzake erabiltzaileak. Orotara, 6.000 produkturen artean aukera daiteke. Euskarazko produktuak Internetez erosi ahal izateko, beraz,