Irungo Hazia Kultur Elkarteak antolatuta, Bertso afaria egingo dute, 21:30tatik aurrera.

Alaia Martin, joan den asteko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketan, Artalekun.
Hilaren 17an, Irungo Hazia Kultur Elkarteak antolatuta, Bertso afari berezia egingo dute elkartean, primerako sagardotegi menuarekin. Joan den astean Artalekun jokatu zuen Alaia Martin oiartzuarrak eta Amets Arzallusek solasaldia eskainiko dute hurrengo ostiralean, 21:30tatik aurrera. Dagoeneko sarrerak salgai daude Hazian bertan, 30 euroren truke.