Bide heziketaren inguruan irundar gaztetxoak kontzientziatzeko asmoarekin, 'Don´t be Dummy' programaren lehen bi saio egingo dituzte asteazkenean.
Auto istripuak nola saihesten jakiteko, bi saio egingo dituzte asteazkenean.
Eusko Jaurlaritzak bide heziketarako ‘Don´t be Dummy’ programa berria aurkeztu du gaur Irunen. Datorren asteazkenean, hilak 8, bi saio egingo dituzte, Amaia Kultur Zentroan, 10:00etan eta 12:30ean.
Egitasmoaren helburua trafiko istripuen ondorioen inguruan kontzientziazioa bultzatzea eta istripu horiek nola saihestu izango da. Zehazki, IES Pio Baroja, Plaiaundi Institutua, La Salle Ikastetxea, IES Eguzkitza, IES Hirubide, CIP Mendibil eta El Pilar ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte programan. Bi saiotan, Osakidetza zein Ertzaintzaren hainbat ordezkari izango dira, eta Irungo gaztetxoei ohikoak diren istripuen adibideak erakutsiko dizkiete. Egitasmoaren ‘Dummy’ kontzeptua auto enpresetan segurtasuna probatzeko erabiltzen duten manikitik dator.