Erakusketa, Edurne Kortabarria ilustratzaileak eskainiko du, Irungo Martindozenea Gaztelekuan, hilaren 4tik abenduaren 2ra bitarte.
Gaur goizean aurkeztu dute Edurne Kortabarriaren erakusketa.
Gaur, Irungo Udaleko Gazteria eta Hezkuntza saileko ordezkari Josune Gomezek, Gazteartean Expo-ren arduradun Garikoitz Muruarekin batera, Gazteartean Expo egitasmoaren edizioaren barruan antolatu duten bigarren erakusketa aurkeztu du.
Edurne Kortabarria ilustratzailearen ‘Mari Matraka’ lana izango da ikusgai , Irungo Martindozenea Gaztelekuan. Datorren larunbatean, hilak 4, 18:00etan, emango diote hasiera erakusketari eta abenduaren 2ra bitarte izango da zabalik. Gainera, erakusketaz gain ilustratzailearekin tailer-topaketak antolatu dituzte, hilaren 28 eta 29an, 18:00etatik 20:00etara. Bertara gerturatutakoek
ToteBag bana jasoko dute.