2.300 bertsozale inguru elkartu ziren atzo Irungo Artaleku kiroldegian, Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren bigarren finalaurrekoa ikusteko.
Artaleku leporaino bete zuten atzo 2.300 bertsozalek.
Atzo, hilak 1, Irungo Artaleku kiroldegia jendez lehertu zuten Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketaren finalaurrekoaren bigarren saioa ikusteko. Aurretik sarrera guztiak saldurik, 2.300 lagun inguru elkartu ziren Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren solasaldiaz gozatzeko.
Maialen Lujanbiok eskuratu zituen puntu gehien, beraz, zuzeneko sailkapena eskuratu du hilaren 5an Donibane Lohizunen jokatuko duten saiorako. Besteek, Durangoko saioa amaitu arte itxaron beharko dute sailkatu ote diren jakiteko. Alaia Martin oiartzuarrak laugarren postua eskuratu zuen, 651 punturekin. Honakoa izan da sailkapena: Maialen Lunjanbio (750 puntu), Aitor Sarriegi (705 puntu), Unai Agirre (667,5 puntu), Alaia Martin (651 puntu), Maddalen Arzallus (634,5 puntu) eta Aima Karrika (605 puntu).
Datorren larunbatean, hilak 4, Maule-Lextarren jokatuko dute hirugarren finalaurrekoa. Sarrerak eskuratzeko,
Bertsosarrerak-en web gunean dagoeneko eskuragarri daude.
Hona, HITZAk ateratako argazki sorta: