Gal Stadiumeko bi dorreen argiztapen sistema berritu dute eta datozen asteetan San Marcialeko tiro eremua intsonorizatuko dute.
Gal Stadiumean argiztapen sistema aldatu berri dute.
Irungo kirol instalazioak egoera onean mantentzeko helbururarekin, Irungo Udalak berritze lanak egin ditu hainbat instalazioetan. Gal Stadiumeko argiztapen sistema berritu dute, bi dorre nagusitan, eta San Marcialeko tiro eremuaren intsonorizaziori ekingo diote datozen asteetan.
Gal Stadiumean, guztira, 17 lanpara aldatu eta instalazio elektrikoa berritu dute, 29.337,27 euroko aurrekontuarekin. San Marcialeko tiro eremuan berriz, 1 eta 3 zelaiak intsonorizatuko dituzte. Guztira, 40.908 eurorekin egingo diote aurre berritze lanei.
Bestalde, 2018rako Udalak bestelako eremuak ere berrituko dituela jakinarazi dute. Besteak beste, Artaleku kiroldegiaren estalkia (1,3 milioi euro) edota Uranzu pilotalekuaren obrak dira datozen hilabeteetan bideratuko direnak.