Sastrakaz betetako toki batean zegoen, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da handik ateratzeko; ospitalera eraman dute ondoren
636 errepidearen ertzean topatu dute emakumea. Irudia: Google Street View.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:30 aldera izan dute emakumearen berri. Landarediz betetako pendoitz batean agertu da, GI-636 errepidean, Irungo saihesbidean. Suhiltzaileek atera dute landare eta sastraka artetik; eskuak lotuta, ahoa tapatuta eta zaurituta zegoela ikusi dute. Berehala Donostia Ospitalera eraman dute, koman.
Ertzainek ikerketa bat hasi dute emakumea identifikatzeko eta zer gertatu zaion argitzen ahalegintzeko. Zauriak dituela esan arren, ez dute adierazi zer-nolakoak diren.