Hitzarmen horrekin, erabilerarik gabeko 34.000 metro koadroko eremua liberatuko dute. Horrez gain, bidaiaren garraiorako gune intermodala sortzeko Sustapen Ministerioarekin, EJrekin, Udalarekin eta ADIFekin sinatu beharreko hitzarmena onartu du.
Azken asteetan egindako akordioei esker, hiriko trenbide eremuan erabilerarik ez zuten hainbat lursail udalaren esku daude.
Gaur, hilak 31, Gipuzkoako Foru Aldundiko foru gobernu kontseiluak Irungo berregituraketa urbanoa garatzeko hitzarmena onartu du. Hitzarmen horrekin, erabilerarik gabeko 34.000 metro koadroko eremua liberatuko dute. Horrez gain, bidaiaren garraiorako gune intermodala sortzeko Sustapen Ministerioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Irungo Udalarekin eta ADIFekin sinatu beharreko hitzarmena onartu du.
Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatu Marisol Garmendiak esan bezala, “hitzarmen honi esker ADIFen jabetzakoa den 33.888 metro koadroko gune bat berreskuratu ahal izango da hirirako, eta horrekin gaur egun erabiltzen ez den trenbide gune horrek hirigintzarako suposatzen duen oztopoa kendu eta Irun haztea ahalbidetuko du”. Gaur Aldundiak onartutako hitzarmena Batzar Nagusiek berretsi beharko dute.
34.000 metro koadroko lur eremu horrez gain, Irungo Hiri Antolamendurako Planean jasotako Geltoki Ingurua planean udalaren eskuko 6.472, partikularren 1.104, Eusko Jaurlaritzaren Eusko Trenbidearen 12.366, garai bateko aduanaren 9.333 eta gune berdeetako 859 metro koadro aurreikusi dituzte Udaletik.