Artia inguruko biribilgunea eraikitzeko proiektua martxan da
Zehazki, Injelan enpresak eraikiko du Artiako biribilgunea, 37.358,75 euroko aurrekontuarekin. Obretarako, lau hilabeteko epea aurreikusi dute Udaletik.
Artia inguruko zubia.
Irungo Alzukaitz eta Artiga Ibilbideen arteko Artiako zubi inguruan biribilgune berria eraikitzeko obrak zein enpresak burutuko dituen zehaztu dute jada. Obra horiek, 2017 urteko aurrekontu partehartzaileen barruan sartu dituzte.
Zehazki, Injelan enpresak bideratuko ditu obrak, 37.358,75 euroko aurrekontuarekin. Diru kopuru hori, soilik, proiektuaren erredakziorako bideratuko da. Lau hilabete inguruko epean eraikiko dutela aurreikusi dute Udaletik.
Bestalde, Dario de Regoyos eta Juan Thalamas Labandibar kaleak konektatzeko obren erredakzioa ere esleitu berri dutela jakinarazi dute Bide Publiko eta Obrak sailetik.