Igandera bitarte, langabezian dauden bidasoarrei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko hamaika postu ipini dituzte, lanbiderako sarbidea errazteko asmoarekin.
Goiz batean, 500 lagun baino gehiagok eraman dute curriculuma Ficobara.
XX. Enpleguaren Astea burutzen ari dira
egun hauetan Ficoban. Gaurtik, igandera bitarte, langabezian dauden bidasoarrei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko hamaika postu ipini dituzte, lanerako sarbidea errazteko asmoarekin. Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-ekin elkarlanean burututako egitasmoa da.
Gaur goizean, 500 lagun inguru gerturatu dira Ficobara euren curriculuma ematera. Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirik-eko presidenteak balorazio positiboa egin du, eta partehartzaileek ere azokaren balioa nabarmendu dute.