Finalaurrekoetako bigarren saioa egingo dute Artaleku kiroldegian, 17:00etan hasita. 15:30ean zabalduko dituzte ateak eta 2.300 lagun espero dituzte.
Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak ia-ia etxean jokatuko du asteazkenean.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia Irunera iritsiko da asteazkenean. Finalaurrekoetako bigarren saioa egingo dute Artaleku kiroldegian, 17:00etan hasita. 15:30ean zabalduko dituzte ateak. 2.300 lagun espero dituzte.
Bertan sei bertsolarik parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aimar Karrika, Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Alaia Martin oiartzuarra dira. Beraz, Martinek ia-ia etxean jokatuko du.
Sarrerak hiru erara lor daitezke. Batetik,
bertsosarrerak.eus webgunearen bitartez eros daitezke; bestetik, Irungo turismo bulegoan (Luis Marianon) 100 daude eskuragarri, eta horiek salduko ez balira, Artalekun, asteazkenean, leudeke salgai azkenak 15:00etatik aurrera. Sarrera orokorraren prezioa 15 eurokoa da, gazteena 8 eurokoa, eta Bertsozale Elkartearen bazkideek 8 euro ordaindiu behar dituzte.
Jon Martin, larunbatean
Txapelketan Oarso Bidasoko bi bertsolari gelditzen dira; Alaia Martinez gain, haren anai Jon Martin ere finalaurrekoetara pasatu da.
Hark bihar du finalaurrekoetako saioa, Bastidan (Araba). Fase horretako lehen emanaldia da. 17:00etatik aurrera, bertako kiroldegian, finalerako txartelaren bila, oiartzuarrak Igor Elortza, Sustrai Colina, Agin Laburu, Jone Uria eta Nahikari Gabilondo izango ditu oholtzan lagun.