Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Herriko Pintxo Txapelketa, berriro Gran Solera

Mikel Muñozek eta Mika Popek irabazi dute, 'Mika' pintxoarekin. Danontzat Gastroteka eta Irungo Gaztelumendi eta Danako sarituen artean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/10/25
Gran Sol EKko XII. Pintxo Txapelketa

Mika Pop, Mikel Muñozekin, txapela buruan duela (arg: Hondarribiko Ostalaritza Elkartea)

Mikel Muñoz eta Mika Pop hondarribiarrek irabazi dute Euskal Herriko XII. Pintxo Txapelketa, Mika pintxoarekin. Bigarren tokian Bilboko Gure Toki sailkatu da, eta hirugarrena Donostiako Zazpi izan da. Hirugarren aldiz geratu da San Pedro kaleko Gran Sol taberna txapelduna, baina lehen aldia da Popek txapela janzten duena; 2010ean Mikelen anai Bixentek irabazi zuen, eta 2013an bi anaiak aurkeztu ziren elkarrekin. Donostiako Kursaalen egin dute bigarrenez Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatzen duen txapelketa. Astelehenean hasi ziren kanporaketak eta gaur goizean zehar lehiatu dira hamar finalistak. Horien artean gailendu da Gran Solekoen Mika mokadutxoa. Saria jasotzerakoan, hobetzeko indarra ematen diela aitortu du Muñozek: “Gran Sol familia bat da, eta familia osoaren esfortzuaren fruitua dira pintxoa eta saria. Ilusio handia da, eta sekulako bultzada ematen digu, lanean jarraitzeko, hobetzeko gure pasioa diren sukaldean eta pintxoen munduan”. Alberto Ferruz epaimahaiaren ordezkariaren arabera, “kontzeptu guztiak kontuan izanik pintxorik onena eta biribilena” izan da Mika. Xabiako (Valentzia, Herrialde Katalanak) BonAmb jatetxeko sukaldariaren hitzetan, kontzeptuagatik, zaporeengatik, eta sentsazioengatik berezitu da Mika pintxoa. Txapeldunaren txapelaz gain, Ramon Rotetaren Pintxo eskultura, Amstel garagardo ekoizlearen urrezko orratza, Makro saltokiaren 3.000 euroko txekea eta diploma oroigarria jaso dute hondarribiarrek. Beste hiru sari Bidasoara Sari nagusien zerrenda osatuz, Irungo Gaztelumendi jatetxeko Angela Basabek eta Markel Ramirok, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuten, Tacolao pintxoagatik. Gainera, bakailaoarekin egindako mokadutxo onenaren Giraldo Saria irabazi zuten irundarrek. Hamar finalisten artean hirugarren bidasoar bat egon da, Gorka Irisarriren hondarribiarraren Danontzat Gastroteka. Irisarriren Tasioren kapritxoa-k, pintxo herrikoiaren Kutxabank saria jaso du gainera. Eta, finalisten artean egon ez den arren, Irungo Danako jatetxeak pintxo estetikoena egin du txapelketan, eta hurrengo hilabeteetan argitaratuko Pintxos 2018 liburuko azalean agertuko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.