Atzo, Eguzkitza ikastetxean, Larreaundi ingurua nola berritu zehazteko, ehun bat bizilagunek hainbat proposamen artean bozkatu zuten.
Bizilagun mordoa gerturatu zen atzo Eguzkitza ikastetxera.
Ehun lagun inguru elkartu ziren atzo, Larreaundi inguruaren etorkizuna diseinatzen hasteko. Datozen asteetan, azpiestazio elektrikoak eta haurtzaindegi zaharrak utzitako eremuarekin zer egin erabaki beharko dute bizilagunek. Horrez gain, Iñigo de Loyola kalea nola berrurbanizatu zehazteko lehen pausoak eman zituzten.
Horretarako, ehun bat bizilagun elkartu ziren Eguzkitza ikastetxean. Bertan, hiru eremuak nola kudeatzeko hainbat proposamenen inguruan eztabaidatu eta horien artean erabaki zuten, 7-8 pertsonez osatutako taldeetan. Bozkatutako proposamenen artean, Iñigo de Loyola kalea oinezkoentzako jarri, espaloiak handitu eta garajeetarako sarbidea hobetzeko proposamenak 52 bozka jasoko zituen. Azpiestazio inguruan eremu berde baten eta aparkaleku berri bat eraikitzeko proposamena berriz, 32 pertsonek bozkatu zuten.
Proposamenak bidaltzen jarraitzeko deialdia luzatu dute Udaletik eta hortaz, bidaltzeko bi asteko epea ireki berri dute (azken eguna, azaroaren 6a). Guztira, 32.000 euroko aurrekontua dute Udaletik Larreaundi ingurua berritzeko.