Aurten, sorkuntzaren alde lan egiten duten Irungo bi elkarte artistikoek proiektu ezberdinak garatu ahal izateko 4.000 euroko diru laguntza jasoko dute.
Gaur goizean diru laguntzen berri emateko agerraldia egin dute.
Ohikoak diren musika koralaren edota bestelako kultur arloei bideratutako diru laguntzez gain, sorkuntzaren inguruko laguntzak jarri berri dituzte martxan Udaletik. Aurten, Artitadetó (Bitamine Faktoria) eta Il Duomo elkarte artistikoek jasoko dituzte. Gaur, hilak 23, Irungo Udaleko Kultura saileko Juncal Eizagirre, Bitamine Faktoriako Oier Gil eta Il Duomo-ko Arantza Albisu eta Juncal Alfonsok diru laguntza horien onuradunen berri eman dute.
Diru laguntzarekin, Bitamine Faktoriak Transbita Larreaundi proiektua jarriko du martxan (Larreaundi auzoan ekitaldi artistiko eta musikalak zuzenean batzeko asmoarekin sortutako proiektua); Il Duomok berriz, ‘Hibridacion de orbitales’ jarduerarako bideratuko du dirua (arte plastikoa musikarekin, diseinuarekin edota ikus-entzunezkoarekin batzeko egitasmoa). Horrela, Kultura sailak 4.000 euroko diru laguntza emango die bi elkarteei.