Langabezian dauden bidasoarrei aholkularitza zerbitzua emateko Ficoban egingo duten azokak hilaren 28 eta 29an zabalduko ditu ateak.
Maiatzean burututako Enpleguaren Astera 700 lagun inguru gerturatu ziren.
Hogeigarrenez, Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en laguntzarekin, Enpleguaren Astea antolatu dute. Zehazki, hilaren 28 eta 29an egingo dute, Ficoba erakustazokan.
Bertan, Bidasoa eskualdeko lan eskaintzak bilduko dituzte, langabezian dauden bidasoarrei aholkularitza zerbitzua emateko. Besteak beste, enpresei zein bestelako entitateei zuzendutako espazioa egongo da, interesdunei enplegua bilatzeko eskaintzak eta zerbitzuak ezagutarazteko. Enpresek zuzenean jasoko dituzte izen emateak, eta elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte bertan.
Guztira, 32 erakunde publiko zein pribatuk hartuko dute parte azokan, lan esparru anitzekoak. 9:00etan zabalduko ditu ateak azokak, eta 14:00etara bitarte egongo da zabalik. Interesdunen artean, curriculuma eramateko deialdia luzatu dute antolatzaileek.