Gaurtik, azaroaren 17ra bitarte, hiriko kultur, kirol zein eragile sozialek aukera izango dute Urdanibia plazan txosna jartzeko eskaera egiteko.
Azaroaren 17ra bitarte ireki dute eskaera egiteko epea.
Udalak jakinarazi berri duen bezala, San Tomas Egunean (abenduaren 21a) Urdanibia plazan txosna irekitzeko eskaera egiteko epea zabalik dago. Azaroaren 17ra bitarte, hiriko kultur, kirol zein eragile sozialek aukera izango dute eskaera egiteko. Azaroaren 21ean, HAZ bulegoan elkarte onartu eta baztertuen zerrenda izango da ikusgai. Hil horren 30ean egingo dute zozketa, 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Gehienez, sei postu jartzea baimenduko du udalak.
Oinarriak eta bestelako informazioa
Irungo Udaleko web orrialdean edota HAZ bulegoan eskuragarri dago (San Martzial kalea, 2).