'Junts' leloarekin herritarrak kalera atera ziren atzo arratsaldean. Katalunian gertatzen ari direnekin erabat sentsibilizatuta daude herritarrak.
Zabaltza plazan elkartu ziren Irunen.
Elkarretaratzeak egin zituzten atzo arratsaldean Hondarribiko San Pedro kalean eta Irungo Zabaltza plazan.
Junts leloarekin, ikurrinak eta Kataluniako
estelada-k elkartu zituzten, asmo garbiarekin: Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzea salatzea.
Arratseko elkarretaratzeetarako deiak Gure Esku Dago-k (GED) egin zituen herri gehienetan. Atxiloketa horien gaineko irakurketa egin zuten. Espainiako Estatua ideia politikoen eta askatasunaren kontra egiten ari direla ohartarazi zuen GEDek, “urrutiegi iritsi da. Kataluniako independentziaren aldeko mobilizazioak eta adierazpideak delitu bilakatu nahian dabil”.
Katalanek XXI. mendeko kultura politiko berriari atea zabaldu diotela uste du GEDek, “era baketsu eta zibikoan egin dute”, eta horren alde, eta errepresioaren kontra, kalera atera beharra dagoela adierazi du.
Goiko irudia Irungo elkarretaratzearena da, behekoa Hondarribikoarena.
Kataluniako banderak, Hondarribiko San Pedro kalean atzo.