A1-A2 euskarazko maila duten euskara ikasleei bideratutako programa da, bidelagun gisa Irungo Udaleko Euskara arloak sortutakoa.
Aurreko urteetan bezala, mahai inguruak edota irteerak antolatu dituzte.
Aurreko urteetan bezala, Elkarrizketariak egitasmoaren beste edizio bat egingo dute datorren hilabetetik aurrera. Azaroan hasiko dute ikastaroa, eta hamabost egunean behin elkartuko dira, euskararen inguruko solasaldiak egiteko.
A1-A2 euskarazko maila duten euskara ikasleei bideratutako programa da, hizkuntza ikasteko prozesuan zehar bidelagun gisa Irungo Udaleko Euskara arloak sortutakoa. Adin tarte guztiei bideratu diete deialdia. Datozen hilabeteetan zehar, solasaldiez gain, irteetak, txangoak edota antzerki tailerrak burutuko dituzte.
Interesdunek, hilaren 23tik 31era bitarte eman beharko dute izena,
Irungo Udaleko web orrialdean edota 943 50 52 74 telefono zenbakira deituz.