Azaroaren 1erako Pausokaren aldeko elkartasun txapelketa antolatu dute Real Union taldeko beteranoek, Realarekin eta Eibarrekin.
Unioneko beteranoek Realarekin eta Eibarrekin neurtuko dituzte indarrak.
Azaroaren 1earako elkartasun futbol txapelketa antolatu du Real Unionen beteranoen taldeak. Realeko eta Eibarreko beteranoen taldeekin batera hiruko txapelketa jokatuko dute, Taupadak elkartearen alde. Galeko bigarren zelaian izango da lehia, 10:45ean hasita. Irun Hiria I. Beteranoen Elkartasun Txapelketa izango da.
Sarrera doan izango da. Baina zozketa berezia abian jarriko dute Taupadak gobernuz kanpoko erakundea laguntzeko. Errifaren txartelak bertan hartu ahal izango dira, euro batean. Ostiralean aurkeztuko dute lehia, eta bertan emango dituzte xehetasun gehiago.
Real Unionen beteranoen helburua da urtero gisa honetako elkartasun txapelketa bat egitea. Aurtengoa azaroan egingo dute, baina goi mailako futbolari izandakoek iragarri dute datozen edizioak ekainean egingo dituztela, hiriko jaien harira.
Honakoa izango da azaroaren 1eko beteranoen arteko futbol txapelketaren ordutegia:
- 10:45ean, Eibar-Real Union partida.
- 11:30ean, Reala-Eibar partida.
- 12:15ean, Real Union-Reala partida.
- 13:00etan, sari banaketa.
Lehiaren antolakuntzan Real Union Kirol Elkarteak, Irungo Udalak eta Espainiako Futbol Jokalari Beteranoen Elkarteak lagundu dute.