Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean, 'Junts' leloarekin, gehienak Gure Esku Dago-k deituta.
Aurreko elkarretaratze bat, Hondarribiko San Pedro kalean.
Gure Esku Dago-k elkarretaratzera deitu ditu gaurko herritarrak, Kataluniako prozesuaren harira
atzo izan ziren gertaerengatik. Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea espetxeratzeko agindu zuen, atzo gauean, Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Horregatik elkarretaratzeak.
Junts (elkarrekin) leloarekin egingo dituzte mobilizazioak. 19:00etan dira gehienak, herrietako plazetan, edo Gure Esku Dago-k gisa horretako mobilizazioak egiten dituen guneetan.
HITZAk, orain arte, honakoak konfirmatu ditu Oarso Bidasoan:
- Errenteria-Oreretan, 19:30ean, Gamon Zumardian (Oarso Eraldatuz-ek antolatua).
- Antxon, 19:00etan, Gure Zumardian.
- Irunen, 19:00etan Zabaltza plazan.
- Hondarribian, 19:00etan, San Pedro kalean.
- Lezon, 19:30ean Karlos Saldise plazan.
- Oiartzunen, 19:00etan, Done Eztebe plazan.
Informazioa lortu ahala, albiste hau osatzen joango gara.
Halaber, herri guztietan kazeroladak egitera deitu dute. 22:00etarako egin dute deialdia.