Kalera Kalera! ekimenak, ondarrutarraren egoera salatzeko, biharko (hilak 18) elkarretaratzea antolatu du Irungo epaitegi aurrean, 19:00etan.
Atzo, Ondarroan, preso gaixo larriaren askatasuna eskatzeko ehunka lagun elkartu ziren. Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.
Ibon Iparragirre preso gaixo larriaren osasun egoera larria dela ondorioztatu dute azken analisietan. Pertsona osasun batek 724 eta 1.154 defentsa artean ditu eta egun, Iparragirrek, 20 defentsa ditu soilik. Iparra Galdu Baik plataformako kideek salatu bezala, “hil ala bizikoa” da ondarrutarraren egoera. Horren aurrean, Kalera Kalera! ekimenak, Euskal Herri osoko hiri handienetan elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenerako (hilak 18). Irunen, preso gaixo larria aske uzteko eskatuko dute, 19:00etan, epaitegiaren aurrean burutuko duten elkarretaratzean.