Herritarren 19 proposamen, finantzazioarekin 2018ko udal aurrekontuan
2018ko udal aurrekontuan, Irunen, 1,5 milioi euro herritarrek erabakitako egitasmoetara bideratuko dituzte. Boto bidez banatu da dirua.
- Egoera ekonomiko txarrean dauden sendientzako laguntza, horietako haurrek opor aroan ikastetxeetan jateko aukera izan dezaten: 20.000 euroko aurrekontua (389 boto).
- Hiriko aukera kulturala sustatzeko aurrekontua: 150.000 euro (381 boto).
- Hiriko hainbat parke estaltzeko aurrekontua: 380.000 euro (335 boto).
- Artia auzoan igogailua egiteko aurrekontua: 450.000 euro (232 boto).
- Oinaurre eta Katea auzoak bidegorriz lotzeko egitasmoa: 60.000 euro (218 boto).
- Katea auzoa Txingudi merkataritza gunea bidegorriz lotzeko egitasmoa idaztea: 12.000 euro (207 boto).
- Artia auzoko kirolguneko zelaietako bat estaltzea, bertan eskubaloira edo saskibaloira jokatu ahal izateko egitasmoa idaztea: 20.000 euro (157 boto).
- Hirian udal ehorztetxea eraikitzeko bideragarritasun tekniko ikerketa idaztea: 25.000 euro (143 boto).
- Juncal plaza berritzeko egitasmoa idaztea: 100.000 euro (138 boto).
- Letxunborro etorbidean oinezkoentzako pasabidea egitea, botoidun semaforoarekin: 35.000 euro (102 boto).
- Iparralde hiribidean oinezkoentzako pasabide altua eraikitzea: 15.000 euro (79 boto).
- Behobiako autobuseko geltokia eta markesina Juan Thalamas Labandibar kalera eramateko ikerketa lana egitea: 3.000 euro (76 boto).
- Hiriaren sarreraren seinaleak jartzea azalduz non dagoen Ficobak parkina: 6.000 euro (34 boto).
- Konexio hobeak izango dituen bidegorrien sarea, luzeagoa eta Irun osora iritsiko dena: 95.000 euro (45 boto).
- CBA liburutegiaren ordutegia asteburuetan eta azterketa aroan handitzeko proposamena: 19.000 euro (34 boto).
- Gazteen elkarteei ematen zaizkien diru laguntzak handitzeko: 20.000 euro (33 boto).
- Gazteak bere kabuz bizitzera joateko laguntzak: 75.000 euro (24 boto).
- Adimen emozionaleko tailerrak egitea: 3.000 euro (16 boto).
- FIFA torneoa egitea: 2.000 euro (boto bat).
- Magic torneoa egitea: 2.000 euro (boto bat).