Kongresuak, mugikortasun jasangarria, bideko segurtasuna eta hiriko sarbideko irisgarritasunaren alde pausoak eman dituzten hiriak saritzen ditu.
Kongresua gaur aurkeztu du Cristina Laborda Mugikortasuneko ordezkariak.
Hilaren 26 eta 27an, ‘Dabiltzan Hiriak’ egitasmoaren kongresu berri bat egingo dute. Foro horretan, mugikortasun jasangarria, bideko segurtasuna eta hiriko sarbideko irisgarritasunaren alde pausoak eman dituzten hiriak saritzen dituzte. Aurten, Irunen egingo dute, Ficoban zehazki.
Azken urteetan hirian egindako San Juan plazaren edota Gain Gainean inguruko berritze lanak izan dira kongresua Irunera ekartzeko argudietako batzuk. Hirian zehar 30 kilometro orduko limitea ipintzeko Udalak aurrera eramandako proiektuak ere garrantzia handia izan du epaileentzako.
26 eta 27ko kongresuetan parte hartzeko,
Irungo Udaleko web orrialdean informazio guztia eskuragarri dago. Kongresurako sarrera doakoa izango da.