MEK Fest jaialdia hilaren 20tik 22ra egingo dute Urdanibia plazan. Kontzertu nagusiak eta haurrentzako ekintzako hilaren 21ean, larunbatean, egingo dituzte.
Haurrentzako jarduerak Ospitale Zaharreko oholtzaren inguruan egingo dituzte.
MEK Fest jaialdia hilaren 20tik 22ra da, larunbatetik igandera. Eta horren barruan, haurrentzako programazioa ere izango da. Gaur aurkeztu dituzte txikienentzako jarduerak.
Zehazki, hilaren 21ean, larunbatean, izango dira txikienentzako ekitaldiak. 11:30ean hasita, eta Urdanibia plaza ondoko Ospitale Zaharreko gunean, #GazteMek izenburupean egingo dira ekintzak. Hala, Reziklator taldearen eskutik tailer pedagogikoa egingo dute, antzerkia, eskulanak, batukada eta kalejira uztartuko dituztela. 12:30etik 17:00etara, berriz, 9-17 adin tarteko gaztetxoz osatutako hainbat taldek joko dute, Skola Musiken, udal abesbatza tailerrean eta bestelakoetan parte hartzen duten kideekin.
Hori guztia, youtuber ezagunek aurkeztuko dute. Adibidez, bertan izango da Beñat Larrusketch irundarra, edo Iban Garcia DespertaVlogs, baita Aizea Gallagher gasteiztarra ere. Gainera, IzanGood programari esker, elikagai osasuntsuak jateko aukera izango dute gazteenek; Kutxa Fundazioaren #izanezberdin egitasmoaren barruan dago jakien hori.
Haurren egitarauaren aurkezpenean MEK Fest antolatzen eta laguntzen dabiltzanak izan dira: Garbiñe Etxezarreta (Kutxa Fundazioa), Joxan Gonzalez (Skola Musik), Luismi Gomez (Pausoka elkartea), Pia Alzaga (Txikis de Bidasoa), Amaia Adin (kantu tailerraren arduraduna), eta Juncal Izagirre udaleko Kultura ordezkaria. Horiekin izan dira Gemma Gonzalez eta Manu Gestido MEK Festen zuzendariak.
MEK Fest
Hilaren 20tik 22ra de Mek Fest. Baina musika ekitaldi garrantzitsuenak hilaren 21ena, larunbatean dira. Urdanibia plazan hiru agertoki jarriko dituzte, eta txandaka joango dira 31 talde orotara euren saioak eskaintzen. Agertoki nagusia Moskuko plazan jaietan jarri ohi dena izango da.
Bigarren agertokiari Red Stage izena jarri diote, eta San Martzial kalearen hasiera egongo da; hirugarrena Green Stage da, eta Ospitale Zaharrean egongo da.
Kontzertu guztiak doan dira.
Jaialdiaren kartelburuak, hilaren 22ko kontzertu nagusiak egingo dituztenak beraz, Sunset Sons, Iseo & Dodosound, eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak izango dira. Horiekin batera beste 28 banda izango dira Urdanibian, besteak beste: Anai, Atazal, Boreal, Capitan Tortuga, Hopper, June Calsor, Indidxabak, Larregi, Nothing Box, Stonefaces, Sara Zozaya…