Parekidetasunarekin lotutako gaietan gizonak "aktiboki" inplika daitezen bilatzen du udalak tailerraren bidez.
Mikel Otxotorenak gidatuko du tailerra.
Parekidetasuna jendartearen ardura dela iritzita, tailerra antolatu du udalak gizonei begira, parekidetasuna sustatzeko. Gizarte Ongizate sailak antolatu du ikastaroa eta hiru orduko lau saio izango dira guztira
Hombres preparados para la igualdad goiburua duen tailerrean.
Parekidetasunarekin lotutako gaietan gizonak “aktiboki” inplika daitezen bilatzen du udalak tailerraren bidez. Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 23ra arte, eta interesdunek
webgunean edo Herritarren Arreta Zerbitzura deituta eman dezakete izena. Tailerra doakoa da, Mikel Otxotorenak gidatuko du eta saioak hilaren 31n, azaroaren 7an, 14an, eta 21ean izango dira 18:00etatik aurrera Palmera Montero gunean.