Hilaren 18, 19 eta 20ean, hirien hazkuntzarako, sormen ikuspuntu batetik, lagungarri izan daitezken proposamenak bilatu nahi dituzte.
Palmera Monteron egingo dute jardunaldietako bat.
Hilaren 18, 19 eta 20rako, Irungo Udalak, Kreanta Fundazioarekin elkarlanean, hiri sortzaileen inguruko jardunaldi ezberdinak antolatu ditu bederatzigarrenez jarraian. Aurtengo edizioaren ekitaldi guztiak jada
hiri sortzaileen sareen web orrialdean ikusgai daude.
Hirien hazkuntzarako, sormen ikuspuntu batetik, lagungarri izan daitezken proposamenak bilatu nahi dituzte jardunaldietan. Garapen urbano, turistiko eta kulturalaren zerikusia duten aspektuak ikertuko dituzte. Jardunaldiak, Palmera Monteron, Irun Factoryn eta Ficoban izango dira. Besteak beste, solasaldiak, hitzaldiak edota mintegiak antolatu dituzte. Inaugurazio ofiziala, hilaren 18an, 18:30ean Palmera Monteron egingo dute. Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin batera, Tournefeuile, Foix, Barakaldo eta San Just Devern udalerrietako alkateek solasaldia eskainiko dute.
Jardunaldietan izena emateko,
hiri sortzaileen sareen web orrialdean egin beharko dute interesdunek. Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko 115 pertsona apuntatu dira.