Irun emakumeentzako hiri atseginagoa izateko helburuarekin sortutako 'Emakumeen hiria' proiektua urria eta abendua bitarte gauzatuko dute.
Gaur aurkeztu dute ‘Emakumeen hiria’ programa berria.
Irungo Udalak ‘Emakumeen Hiria’ proiektua aurkeztu berri du. Aurkezpenean, Gizarte Ongizate saileko Sergio Corchon, Berdintasun teknikari Joana Regueiro eta Zuriñe Bengoa arkitektoa izan dira.
Corchonek zehaztu bezala, “helburua Irun pertsonentzako hiri atsegina izatea da, kasu honetan, zehazki, emakumeentzat”. 2011. urtean hiriko puntu beltzak kentzeari ekin ziotela gogoratu dute, eta orain, horrez gain, bestelako iniziatibak sortu dituztela.
Proiektua urria eta abendua bitarte gauzatuko dute eta Dunak (materian adituak diren arkitekto emakumeez osatutako elkartea) enpresaren laguntza jasoko dute. Dagoeneko puntu beltz horien identifikazioa hasi dute. Gainera, prozesu partehartzaileak irekiko dituzte, Irungo bizilagun elkarte eta talde feministen arteko kolaborazioari bultzada emateko. Prozesuan bi modutara parte hartu ahalko dute interesdunek: presentziala (hiriko hiru puntu ezberdinetan lan bilkurak egingo dituzte; puntu bakoitzean bi batzar ezberdin antolatu dituzte hilaren 16, 18 eta 19an) eta online (hiritik paseo bat emanez, arazoak sor ditzaketen puntuak nola hobetu ikertuko dute hilaren 24, 25 eta 26ean). Zehazki, bilkura horiek, 16 eta 24an Artia auzoko bizilagun elkartearen egoitzan, 18 eta 25ean Argoiako lokalean eta 19 eta 26ean Katea auzoko elkartean izango dira.