Martxel Mariskalen 'Lets rock, baina zer eta nola esan' hitzaldiak ireki du festibalaren pertsiana. Bihar (larunbata) iritsiko dira kontzertuak.

Letrek rock munduan duten garrantzia aztertu du Mariskalek
Une honetan Martxel Mariskal Kultur Etxean eskaintzen ari den
Lets rock, baina zer eta nola esan goiburuko hitzaldiak ireki du festibalaren pertsiana. Arazo teknikoak medio, pixka bat atzeratu da idazlearen saioa, baina horrek aukera eman die berandu egin zaienei garaiz iristeko.
Jende asko gerturatu da musikari, idazle eta letrista hondarribiarrak esateko zuena entzutera. Dudarik gabe maila handiko kontzertuak programatu dituzte Fenomena jaialdiaren bigarren ekitaldirako, baina bezperako hitzaldia ez da edonolakoa, ezin egokiagoa.
Bihar da kontzertuen eguna, zazpi guztira, lau talde eta hiru DJ. Gaur bertan Atom Rhumba taldeko bateria ospitaleratu behar izan dute, baina horrek ez du aldaketarik eragingo egitarauan, taldeko aurreko bateriak, Felix Buffek beteko baitu bere hutsunea. Petit Fantôme taldearekin kontzertua zuen gaur Buffek, eta bihar hiru hegaldi hartuko ditu bihar Fenomena jaialdian jo ahal izateko; Hondarribian aritu eta gero, beste hegazkin bat hartuko du Bartzelonara, Willis Drummondekin kontzertua duelako Granollersen.