Gaur, Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Puiana eta Behobia inguruan irekiko dituzten bi zentro berriak aurkeztu dituzte.
Luis Mariano zentroan dantza eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte gaur.
Gaur, hilak 6, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta, Irungo helduenek Luis Mariano zentroan egun osoko festa egiten ari dira. Gainera, Jose Antonio Santano alkateak datorren urterako hiriak bi zentro berri izango dituela jakinarazi du.
Zehazki, adikoentzako bi zentro berriak Puiana eta Behobia inguruan eraikiko dituzte, eta 2018rako operatibo egongo direla aurreikusi dute. Puianako zentroa, egun dagoen 298 metro koadroko lokal huts batean egingo dute, 420.000 euroko aurrekontuarekin. Behobiakoa 50 metroko koadroko lokal batean irekiko dute.
Gainera, urriaren 25erako, 16:30etatik aurrera, 60 urtetik gorakoentzat bideratutako tailerra egingo dute, erorketak nola saihetsi erakusteko. 40 plaza irekiko dituzte eta izen emateko Dunboako anbulatorioan edota 943 02 40 30 telefono zenbakiaren bidez apuntatu beharko dira.