Musika, hitzaldiak eta zine foruma, Lakaxitaren kurtso hasierako jaialdian
Hilaren 12tik, urriaren 29ra bitarte, kontzertuak, hitzaldiak, zine foruma eta bestelako jarduerez gozatzeko aukera izango dute irundar gazteek.
- Urriaren 12a: 17:00etatik aurrera, Lakaxitako kurtso berria abiatzeko ‘Gatz titiritorto basatiak’ txotxongiloen ekitaldia egingo dute. Ondoren, barbakoa eta Indixabak eta Left Hook taldeen kontzertuak.
- Urriaren 14a: 19:00etatik aurrera, Indixabak (Irun) eta Left Hook (Eibar) taldeen musika saioak.
- Urriaren 15a: Zine Foruma, Artale Usotxoaken eskutik: ‘Ex-machina’.
- Urriaren 18a: 21:00etatik aurrera, Iron Fist (Baiona) taldearen kontzertua.
- Urriaren 24a: 18:30etan, ‘Ekonomia sozial eraldatzailea vs Kapitalismoa’ hitzaldia, Andoni Egiaren eskutik.
- Urriaren 26a: 18:30etan, ‘Eguneroko ekonomikak’ hitzaldia, Enara Iruretagoienaren eskutik. Ekonomia feministaren ikuspegitik, ariketa teoriko praktikoa egingo dute.
- Urriaren 29a: Zine Foruma, Artale Usotxoaken eskutik: ‘Gatta’.