12-26 urte bitarteko irundarrei bideratutako programa da, genero berdintasunaren inguruan gaztetxoen artean kontzientziatzeko helburuarekin sortuta.
Indarkeria matxistaren aurka eta berdintasunaren aldeko bideogintza lehiaketa eta tailerra antolatu dituzte.
Irungo Udalak, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurkako Beldur Barik programa aurkeztu berri du. 12-26 urte bitarteko irundarrei bideratutako ekimena da, gaztetxoen artean genero berdintasunaren gaiaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin sortuta.
Programa, ikus-entzunezko produktuen lehiaketa eta tailer batean datza. Iazko programaren alderatuta, aurten bi kategoria ezberdinetan banatuko dituzte partaideak: 12 eta 17 eta 28 eta 26 urte bitartekoak. Bideogintza lehiaketa, programaren izenburuak dioen bezalaxe, norbanakoek kultura matxistari aurre egiteko beldurrik ez dutela islatzeko erreminta izango da. Bideo lehiaketan izen emateko, azaroaren 13a baino lehenago,
Irungo Udaleko edota
programaren web orrialdean apuntatu beharko dira interesdunak.
Tailerra, DBHko bigarren mailako ikasle irundarrei bideratutakoa da, hiru ordutako iraupenarekin. Ondorengoak dira, tailerrean parte hartuko duten ikastetxeak: San Vicente Paul, El Pilar, Eguzkitza, Hirubide eta Toki Alai. Guztira, 368 ikaslek hartuko dute parte. Gidari bezala, Ianire Estebanez eta Estibaliz Linares izango dira.
Irungo Beldur Barik programan partehartzaileen artean, 300 euroko saria jasoko dute irabazleek. Azaroaren 25ean izango da sari banaketa, Amaia Kultur Zentroan.