Adi ordutegiari, inor ez dadila galdu. 15:00etan Atom Rhumba (Bilbo), 16:30ean The Cubical (Liverpool, Ingalaterra), 18:00etan Parpaing 2.2 (Hosssegor, Okzitania), eta 21:00etan Alien Tango (Murtzia, Espainia). Hori kontzertuei dagokionez, eta egitaraua osatzeko hiru DJ, bi Apezpiku plazan —Javi P3Z 12:00etan, eta Susi Quiu 19:00etan—, eta hirugarrena Kasino Zaharrean —El Gancho Sonidero 22:00etan—, kontzertuen eremuan.
Hori da Fenomena Kultur Elkarteak larunbaterako prestatu duen kartela, haurrentzako tailerrekin —goizean SantaMariaMadalena arte tailerraren eskutik, jaialdia apaintzeko— eta bezperan Martxel Mariskalen hitzaldiarekin —19:30ean Kultur Etxean— osatzen dena.
Larunbatean egingo dute Fenomena rock jaialdiaren bigarren ekitaldia Hondarribiko Alde Zaharrean, egunez. Fenomena Kultur Elkarteko kideek gaur udaletxean eginiko aurkezpenean azaldu duten bezala, “iazko taldeek maila handia zuten, aurtengoek katxe handiagoa”. Ez hori bakarrik, iazko bi talderen ordez lau izango dira larunbatean, bost saio beharrean —DJak barne—, zazpi zuzeneko.
Ernesto Villarren hitzetan, “bizirik dauden taldeak” bilatu dituzte antolatzaileek, eta datu bat eman du hori berresteko: “Lau taldeek diskoa grabatu dute aurten”. Kalixa Silanes Kultura zinegotziak eskerrak eman dizkie elkarteko kideei jaialdia antolatzeagatik eta, badaezpada, lasaitasun mezua bidali die Alde Zaharreko biztanleei: egunez egingo dute Fenomena rock jaialdia, gaua lotarako izango da.
Kontzertuen aurretik, paella
Iaz ez bezala, taberna jarriko dute Kasino Zaharreko lorategietan, eta bazkaria izango da, paella (haragizkoa edo barazkiekin aukeran), 10 euroren truke (irakurri gehiago). Bertan bazkaltzera animatzen direnek, Atom Rhumba izango dute postrerako, hori bai luxua.
Ostiralean Fenomena jaialdiari buruzko erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko HITZAk, xehetasun guztiekin.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.