Ohorezko Mailako taldeak berdinketa lortu du Donostian, eta ligako laugarren puntua eskuratu du.
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Vasconiaren kontra (2-2), larunbatean Donostiako Puio belar artifizialeko zelaian jokatu zen partidan. Vasconiak hobeto hasi zuen partida eta bi goleko errentarekin aurreratu zen; lehen zatian ireki zuten markagailua, eta 50. minutuan sartu zuten bigarren gola. Hondarribiarren golak bigarren zatian iritsi ziren, 60. minutuan lehena, eta hamabost minutu geroago bigarrena; hondarribiarrek lehen gola sartu zutenetik, donostiarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu zuten.
Berdinketari esker, Hondarribia FEk ligako laugarren puntua lortu du eta sailkapeneko erdialdetik gertu kokatu da, baina arrisku eremuan oraindik. Lau partida jokatuta, ez dago guztiak irabazi dituen talderik, ezta punturik gabe dagoenik. Hamabi puntu jokatuta, bederatziko aldea dago lidergoa konpartitzen duten lau taldeen eta azken postuan dauden hiruen artean (
ikusi sailkapena).
Hurrengo partida etxean jokatuko du Hondarribia FEk, Amaikak Bat taldearen kontra. Debakoek bi puntu dituzte, eta orain arte gol bakarra sartu dute, eta bost jaso. Hortaz, aukera ona dute berdeek maila hobetzen jarraitu eta etxeko bigarren garaipena lortzeko.
Azken minutuetan lortu zuen berdinketa taldeak (argazkia: @Hondarribiafe)