Amuteko jaietako bazkarirako izena gaur eman behar da

220 lagunentzako bazkaria prestatuko dute. Astebururako antolatu dituzte Amute-Kostako jaiak, baina bihar (asteazkena), jaiei lotutako meza ospatuko dute.

Iritsi dira Amute-Kostako jaiak, azken asteetan amutearrak mimo handiz antolatzen ari direnak. 30 ekitaldi inguru antolatu dituzte eta, topikoa dirudien arren, adina ez da aitzakia izango ondo ez pasatzeko.
Auzo Egintza Amute-Kosta

Udal egoitzan eman behar da izena bazkarirako

Larunbateko herri bazkaria da jaietako ekitaldi nagusietako bat. 220 lagunentzako bazkaria prestatuko dute eta atzo ireki zuten izena emateko epea. Gaur ere eman daiteke izena, 18:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen egoitzan. Ez utzi azken unerako, plazak mugatuak baitira. Astebururako antolatu dituzte Amute-Kostako jaiak, baina bihar (asteazkena) eta ostegunean, jaiei lotutako ekitaldiak ageri dira egitarauan. Bihar, Asisko Frantzisko Deuna auzoko zaindariaren omeneko meza ospatuko dute Kaputxinoetan, eta ondoren luntxa banatuko dute bertaratzen direnen artean. Eta ostegunean, auzoa eta lokalak apainduko dituzte, asteburuan bertan prestatu dituzten ekintzei begira.

Amute-Kostako jaiak. Egitaraua

Hilak 4, asteazkena

  • 19:00 Meza auzoko zaindariaren omenez. Bukaeran, luntxa banatuko dute.

Hilak 5, osteguna

  • Egun osoz, egoitzen apainketa.

Hilak 6, ostirala

  • 17:00. Traka.
  • 17:05. Txokolatada.
  • 17:10. Futbola, aurpegi margotzea, marrazketa tailerra, tatuaiak, puzgarriak, buruhandiak, poniaks, nerf tiraketa, photocalla, haur jokoak, gazta birakaria…
  • 17:30. Mozorro lehiaketa.
  • 19:15. Ezusteko ekitaldia.
  • 19:45. Afari-merienda (pizzak).
  • 20:00. Batukada.
  • 22:30-01:00. DJa, plazan.

Hilak 7, larunbata

  • 10:00-14:00. Gaztelu puzgarriak, plazan.
  • 10:00. Pala txapelketaren finala.
  • 11:00. Margo Lehiaketa, plazan.
  • 13:30. Batukada.
  • 14:00. Herri Bazkaria, udal egoitzan. Ondoren, postre lehiaketa, photocall, bingoa, zozketak, opariak, sari banaketa…
  • 18:00. Dantzaldia, udal egoitzan.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Zezensuzkoa.
  • 10:30-01:30. Musika, plazan, Supernovanoise taldearekin.

Hilak 8, igandea

  • 08:00. Txistularien alborada.
  • 10:00. Lokalen garbiketa.
  • 12:00. Mahai tenis txapelketa, plazan.
  • 14:00. Paella, plazan.
  • 17:00. Estropada, errekan..
  • 19:30. Amute folk taldearen kontzertua, udal egoitzan.
  • 21:00. Jaien amaiera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.