Irungo alkate Jose Antonio Santanorentzat, atzo Adif-ekin hitzartutako akordioa, Irungo hiriarentzat eta herritarrentzat «gertaera gogoangarria, mugarria» izango da.
Irungo trenbidearen irudia. Argazkia: Irun Informa.
Atzo, Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Iñigo de la Serna Irunen izan zen. Bertan, AHTaren obrak ikuskatzeaz gain, Adif-ek Irungo Udalarekin sinatutako azken akordioa aurkeztu zuten: Adif-ek lur eremu handi bat emango dio udalari, hain zuzen, erabilerarik gabe dagoen Colon ondoko eremua.
Zonaldea 34.000 metro koadrokoa da, eta horren salmentagatik ateratako etekinak nazioarteko tren geltoki berria eraikitzeko bideratuko dira (AHTrentzako geltokia nahi dute bertan). Egun, eremua zaharkitutako trenbide zati, bagoi edota eraikinez beterik dago, inolako erabilerarik gabe.
Horrez gain, Donostia eta Irun arteko trenbide eremua bisitatu zuen ministroak. Bertan, Gaintxurizketako hirugarren hariaren obra berriak ikusi zituen.
Bisiten ondoren, Espainiako Gobernuko ministroa, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun ordezkari Marisol Garmendia udaletxean elkartu ziren. Bertan egindako adierazpenetan, trenbide eremua hiriari ematea Irungo bizilagunentzat «mesedegarria» izango dela nabarmendu zuen.
Irungo alkate Jose Antonio Santanorentzat, atzo Adif-ekin hitzartutako akordioa, Irungo hiriarentzat eta herritarrentzat «gertaera gogoangarria, mugarria» izango da, eta hiriak horri etekina aterako diola ziur dago alkatea.