12:00etan, Zabaltza plazan elkartuko dira, "Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa eta elkartasuna adierazteko".
Irungo San Juan plazan joan den astean egindako elkarretaratzea.
Irungo Gure Esku Dagok, “demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde” dauden Irungo herritar eta eragile guztiak batu nahi ditu igandean, ‘Demokrazia=Bozkatu erabakitzeko, bozkatuz etorkizuna eraiki’ lelopean. 12:00etan, Zabaltza plazan elkartuko dira, “Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa eta elkartasuna adierazteko”. “Urriaren 1ean demokrazia jokoan” dagoela nabarmendu dute Irungo plataformatik, “herritarren duintasuna” dagoela jokoan. Horregatik, “demokratok mobilizatu beharra daukagu funtsezko askatasunaren defentsan”, gehitu dute.