Xantiana Cachenaut abokatuak egindako eskaera onartu eta aurretik dituen euroaginduak abenduaren 6ra bitarte atzeratu ditu Parisko Helegite Auzitegiak.
Manifestazioa San Juan plazatik abiatzeko unean
Berriak jakinarazi duenez, egun, Frantziako Fresnesko espetxean dagoen Iratxe Sorzabal euskal presoari Istanbulgo Protokola aplikatuko diote, 2001. urtean irundarrak egindako tortura salaketa “sinesgarria” ote den ikertzeko.
Tortura salaketa 2001ean egin zuen Sorzabalek eta polizia etxean egindako deklarazioa torturapean egin ote zuen ikertuko dute. Hamasei urte beranduago, Xantiana Cachenaut abokatuak egindako eskaera onartu eta aurretik dituen euroaginduak abenduaren 6ra bitarte atzeratu ditu Parisko Helegite Auzitegiak. Ordura bitarte, azterketa psikologikoak egingo dizkiote irundarrari. Beraz, datorren abenduaren 6ean, Sorzabal Espainiako justiziaren menpe geratzen den ebatziko dute.