Ostegun gauerdira bitarte aurrekontu partehartzaileetan bozkatzeko aukera dute irundarrek, oraindik dauden 60 proposamenen artean.
Iazko aurrekontu partehartzaileak definitzeko bileretako bat.
Datorren ostiralean, hilak 29, 2018ko aurrekontu partehartzaileetan finalera iritsiko diren bost proposamenen berri emango dute. Ostegun gauerdira bitarte bozkatzeko aukera dute irundarrek, oraindik dauden 60 proposamenen artean.
Urriaren 4ean, 19:00etan, Palmera Montero Gunean irundarrek izan ditzaketen zalantzak argitzeko bilera egingo dute. Handik bi egunetara, urriaren 6ean, proposamen finalista guztien artean aukeratzeko epea zabalduko dute, urriaren 15era bitarte. 16 urte gorako irundar guztiek izango dute aukera bozka emateko. Bozkatzeko, Irun Txartela erabili beharko dute.