Artista hondarribiarrak bi koadro berri gehitu dizkio Basque tabernan duen bildumari. Itsasoari lotutako koadro eta irristatze taulak ikus daitezke bertan.
Surf eta skate taulak, koadroak eta panpinak ikus daitezke Blue Symphony erakusketan
Judas Arrieta artista hondarribiarrak iraila hasieran Basque tabernan inauguratutako
The Blue Symphony erakusketa berritua agertu da aste honetan, bi koadro berrirekin.
Iazko maiatzean Santiago kalean margotutako lanetako batzuk eta koadro berriak bildu ditu artistak Basquen, mihise gaineko akrilikoak, eta surf eta skate taulak, besteak beste: “Hori da aipagarriena —esan dio Arrietak HITZAri—, formatu ezberdinen erabilera, marrazkiez aparte, skate eta surf tauletan ere margotzen dudalako”.
Iaz, Donostiako Aquariumean erakutsi zuen Arrietak
The Blue Symphony, baina lanetako batzuk berriak dira, ondoren sortutakoak: “Orain dela urte bat egindako lanak lan berriekin nahasten ditut, baina gaia berdina da, itsas paisaia edo marinaren berrikuspen bat da”. Hala, lan guztiek dute itsasoarekin harremana, baina ez bakarrik itsasoarekin, “pieza berriak egite bera baliatzen dut beste gai batzuk jorratzeko”.
Surf eta skate taulak, panpinak, eta tamaina txiki, ertain eta handiko koadroak bildu zituen Arrietak Basquen erakusteko. Margoetako bi dagoeneko saldu ditu, eta beste birengatik ordezkatzea erabaki du. Hala, joan den astetik bi lan berri ikus daitezke Basque tabernako Judas Arrietaren sinfonia urdinean.